Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 15:29-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

29. Israelgo errege Pekahen garaian, Asiriako errege Tiglat-Pileserrek honako hiri eta eskualde hauek hartu zituen: Iion, Abel-Bet-Maaka, Janoah, Kedex eta Hatzor hiriak, Galaad eta Galilea eskualdeak eta Neftaliren lurralde osoa. Hauetako guztietako bizilagunak Asiriara erbesteratu zituen.

30. Elaren seme Oseasek azpilana egin zuen Ramaliasen seme Pekahen kontra; zauritu eta hil ondoren, bera jarri zen errege. Uziasen seme Jotamen, Judako erregearen, erregealdiko hogeigarren urtea zen.

31. Pekahen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

32. Ramaliasen seme zen Israelgo Pekahen erregealdiko bigarren urtean hasi zen errege izaten Judako Jotam, Uziasen semea.

33. Hogeita bost urte zituen errege izaten hastean, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Jeruxa zuen izena eta Tzadoken alaba zen.

34. Jaunari atsegin zaiona egin zuen, beraren aita Uziasek bezalaxe.

35. Hala ere, ez ziren desagertu muinoetako kultu-lekuak, herriak halako kultu-lekuetan opariak eskaintzen eta intsentsua erretzen jarraitu zuen.Jotam honek egina da Jaunaren etxeko ate garaia.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 15