Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 12:8-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Erregeak Joiada eta gainerako apaizei dei egin eta esan zien:—Zergatik ez dituzue konpondu tenpluko hondaketak? Aurrerantzean ez duzue zeuen laguntzaile horiengandik dirurik hartuko; tenplua konpontzeko eman beharko duzue.

9. Apaizei ongi iruditu zitzaien jendearengandik zetorren dirurik ez hartzea; baita tenpluko hondaketak konpontzeko ardura ez izatea ere.

10. Orduan, Joiada apaizak atabaka bat hartu, gainean zuloa egin eta aldare ondoan ezarri zuen, Jaunaren etxera sartu eta eskuinaldean. Atezain zeuden apaizek atabaka hartara botatzen zuten jendeak Jaunaren etxera ekarritako diru guztia.

11. Atabakan diru asko zegoela ikustean, erregearen idazkaria eta apaiz nagusia etorri ohi ziren Jaunaren etxean bilduriko dirua zenbatzera.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 12