Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 12:19-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Judako errege Joaxek, ordea, bere aurretik Judan errege izaniko Josafat, Joram eta Akaziasek Jaunari sagaraturiko eskaintza guztiak Siriako errege Hazaeli igorri zizkion, baita Joaxek berak egindakoak eta Jaunaren etxeko nahiz erregearen jauregiko altxortegian zegoen urre guztia ere. Orduan, Hazaelek alde egin zuen Jerusalemdik.

20. Joaxen gainerako jarduerak eta egin zuen guztia «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

21. Funtzionarioek, azpilana eginez, hil egin zuten Joax Bet-Milon, Silara bidean zihoala.

22. Ximeaten seme Jozabad eta Xomerren seme Jehozabad funtzionarioak izan ziren erregea hil zutenak. Daviden Hirian ehortzi zuten, bere arbasoen ondoan. Ondorengo erregea haren seme Amatzias izan zen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 12