Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 7:13-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Honela makurrarazi zieten burua filistearrei; joan zitzaien, bai, Israel lurraldean berriro sartzeko gogoa. Izan ere, Samuel bizi izan zen bitartean, gogorra izan zen Jaunaren eskua filistearren kontra.

14. Israelenak izan ziren berriro lehen filistearrek kenduriko hiriak, Ekrondik Gateraino, eta askatu egin zituen Israelek bere eskualde haiek filistearren menpetik. Israeldarrak eta amortarrak ere bakean bizi ziren beren artean aldi hartan.

15. Samuel bere bizitza osoan izan zen israeldarren buruzagi.

16. Urte oroz egin ohi zuen itzulia Betel, Gilgal eta Mitzpan barrena, toki horietan Israel gidatuz.

17. Ondoren, Ramara itzuli ohi zen, han baitzuen bere etxea. Handik gidatu ohi zuen Israel. Aldarea ere eraikia zion han Jaunari.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 7