Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 3:6-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Jaunak berriro dei egin zion Samueli. Hau jaiki eta Elirengana joan zen, esanez:—Hemen nauzu, dei egin baitidazu.Elik erantzun:—Ez dizut nik dei egin, ene seme. Itzul zaitez eta egizu lo.

7. Samuelek ez zuen oraindik Jauna ezagutzen, honek ez baitzion bere hitza inoiz ere adierazi.

8. Hirugarren aldiz egin zion dei Jainkoak Samueli. Jaiki eta Elirengana joan zen, esanez:—Hemen nauzu, dei egin baitidazu.Antzeman zion Elik Jauna ari zitzaiola deika,

9. eta esan zion mutikoari:—Zoaz eta egizu lo. Norbaitek berriro dei egiten dizula entzuten baduzu, esan: «Mintza, Jauna, adi duzu zeure morroi hau».Itzuli eta lotarako etzan zen Samuel bere tokian.

10. Jaunak, hurbildurik, dei egin zion, lehengoetan bezala:—Samuel, Samuel!Samuelek erantzun:—Mintza zaitez, adi duzu zeure morroia!

11. Eta honela mintzatu zitzaion Jauna Samueli: «Hara, zerbait egin behar dut Israelen. Entzungo duten guztiei durundi egingo diete bi belarriek.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 3