Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 3:16-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Eta Elik dei egin zion Samueli:—Samuel, ene seme.Samuelek erantzun:—Hemen nauzu.

17. Eta galdetu zion Elik:—Zer esan dizu? Ez gorde, arren, deus ere. Zigor zaitzala gogor Jainkoak, esan dizkizun hitzetarik bat ere isiltzen badidazu.

18. Samuelek, beraz, Jaunak esandako guztia jakinarazi zion, deus ere gorde gabe. Elik erantzun zuen:—Bera da Jauna. Egin beza egoki iruditzen zaiona.

19. Hazi zen Samuel, eta berekin zuen Jauna. Ez zen gelditu bete gabe Jaunaren hitz bakar bat ere.

20. Dandik Beer-Xebaraino, Israel osoak jakin zuen Jaunak bere profeta egina zuela Samuel.

21. Xilon agertuz jarraitu zuen Jaunak, han baitzion hitz egiten Samueli.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 3