Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 3:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Samuel mutikoa Jaunaren zerbitzuan ari zen Eliren ardurapean. Jainkoa garai hartan ez zen maiz mintzatzen, eta ikuskaririk ere ez zuen inork sarritan izaten.

2. Gau batez bere gelan zetzan Eli; begiak lausotzen ari zitzaizkion eta ezin zuen ikusi.

3. Jaunaren kriseilua ez zen oraino itzalia. Samuel ere lo zegoen Jainkoaren kutxa zegoen Jaunaren santutegian.

4. Jaunak dei egin zion Samueli, eta honek erantzun:—Hemen nauzu.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 3