Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 29:9-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Akixek erantzun zion:—Badakit. Jainkoaren bidalia bezain gogoko zaitut. Baina filistearren buruzagiek zuri gurekin gudura etortzen ez uzteko esan didate.

10. Beraz, jaiki zaitezte goizean goiz zu eta zurekin etorriak diren zure jaunaren mutilak, eta zoazte eguna argitu orduko.

11. Jaiki ziren, bada, goizean goiz David eta bere gizonak eguna argitzean, eta filistearren lurraldera itzuli ziren. Filistearrak, aldiz, Izreelerantz igo ziren.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 29