Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 29:3-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Filistearren buruzagiek honela zioten:—Zer egiten dute hebrear horiek hemen?Akixek honela erantzun zien filistearren buruzagiei:—David duzue, Israelgo errege den Saulen zerbitzaria. Urte bat edo bi darama nirekin eta ihesi etorri zitzaidanez geroztik ez dut aitzakiarik izan horren aurka.

4. Filistearren buruzagiek Akixen aurka haserretu eta esan zioten:—Bidal ezazu gizon hori, doala izendatu zenion tokira. Ez dadila etor gurekin gudura; borrokaldian ez ote zaigu, gero, etsai bihurtuko? Izango ote luke aukera hoberik bere nagusiarekin adiskidetzeko, gure mutilei lepoa moztuz baino?

5. Ez al da David hau, «Saulek mila hil, Davidek hamar mila» denek batera kantatzen zioten huraxe bera?

6. Dei egin zion, beraz, Akixek Davidi eta esan zion:—Zuzena zara, ala Jauna! Begiko dut zu nirekin izatea gudarostearen joan-etorri guztietan. Ez dut zuregan deus txarrik ikusi, niregana etorri zinenez geroztik. Buruzagiek, ordea, ez zaituzte begiko.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 29