Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 29:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Filistearrek Afeken zituzten bilduak beren gudari-taldeak; israeldarrek, berriz, Izreelen dagoen iturri ondoan ezarri zituzten guda-etxolak.

2. Filistearren buruzagiak ehuneko eta milako gizataldeen aurretik zihoazen. David bere gizonekin Akix erregearen ondoan zihoan, atzeko taldean.

3. Filistearren buruzagiek honela zioten:—Zer egiten dute hebrear horiek hemen?Akixek honela erantzun zien filistearren buruzagiei:—David duzue, Israelgo errege den Saulen zerbitzaria. Urte bat edo bi darama nirekin eta ihesi etorri zitzaidanez geroztik ez dut aitzakiarik izan horren aurka.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 29