Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 28:16-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Samuelek erantzun zion:—Jauna urrundu baldin bazaizu eta kontra jarri, zertarako egin niri kontsulta?

17. Nire bitartez esan zuena bete du Jaunak: zure eskuetatik erregetza kendu eta beste bati eman dio, Davidi.

18. Ez zenuen bete Jaunaren esana, ez zenion erakutsi Amaleki Jaunaren haserre gorria. Horregatik egin du orain hau Jaunak.

19. Israel ere filistearren eskuetara emango du Jaunak zurekin batera. Bihar zure semea eta biok nirekin izanen zarete, eta Israelen gudarostea ere filistearren eskuetara emango du Jaunak.

20. Bat-batean, Saul luze erori zen lurrera, Samuelen hitzek izuturik. Indarrik gabe zegoen, ez baitzuen deus ere jan egun osoan eta gau osoan.

21. Hurbildu zitzaion Sauli emakumea eta, hain larritua ikusirik, esan zion:—Nik, zure mirabe honek, entzun dut zure hitza eta arriskuan jarri dut neure bizia, zure esana betetzearren.

22. Orain, otoi, entzun zuk ere mirabe honen hitza. Ogi-puska bat ekarriko dizut; jan ezazu, indarrak hartzeko eta bideari ekin ahal izateko.

23. Saulek ezetz zioen:—Ez dut jango!Zerbitzariak eta emakumea, ordea, esan eta esan ari zitzaizkionez, makurtu egin zen haien esanetara. Lurretik jaiki eta etzaulkian jarri zen.

24. Bazuen emakumeak etxean zekor gizendua; hil zuen berehala; ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk.

25. Atera zizkien Sauli eta honen zerbitzariei. Jan zuten, bada, jaiki ziren eta gau hartan bertan alde egin zuten.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 28