Hartu zituen, beraz, Davidek Saulen buru ondoan zegoen lantza eta ur-antoxina, eta alde egin zuten biek. Ez zituen inork ere ikusi, ez sumatu. Ez zen inor ere itzarri. Lo zeuden denak, Jaunak emaniko logaleak harturik.