Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 24:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. David handik igo eta En-Gediko haitzarteetan gelditu zen.

2. Filistearrak borrokatzetik itzultzean, esan zioten Sauli: «En-Gediko eremuan duzu David».

3. Hartu zituen Saulek hiru mila gizon, Israel osoan aukeratuak, eta David eta honen gizonen bila joan zen Tzure-Jeelimera, hau da, «Basahuntzen Harkaitzetara».

4. Bide ondoan zegoen ardi-eskorta batera heltzean, leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustera. Leize hartantxe zeuden, hain zuzen, barru-barruan gorderik, David eta beronen gizonak.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 24