13. Gogoan hartu zituen Davidek hitz hauek, eta Gateko errege Akixi beldur handia hartu zion.
14. Zoro-itxurak egin zituen haien aurrean, haien artean erotuak bezala jokatuz; ate nagusietan atzamarka hasi zen, bizarrean behera lerdea zeriola.
15. Akixek esan zien bere zerbitzariei:—Ez al duzue ikusten gizon hau erotua dagoela? Zertarako ekarri didazue?
16. Ez ote dugu, bada, geuk aski zoro, nire aurrean zorakeriak egitera hau ekartzeko? Hau ere etxean sartu behar ote zait?