Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 20:36-42 Elizen Arteko Biblia (EAB)

36. Jonatanek diotso mutilari:—Hoa bizkor; bilatu jaurtiko ditudan geziak!Mutikoa lasterka zihoalarik, jaurti zuen Jonatanek gezia, mutikoa baino harantzago joateko eran.

37. Jonatanek, botatako geziraino mutikoa heltzen ari zenean, oihu egin zion atzetik, esanez:—Hi baino harantzago zegok gezia!

38. Berriz ere oihu egin zion Jonatanek atzetik mutikoari:—Bizkor! Habil agudo! Ez hadi geldi!Hartu zuen Jonatanen morroiak gezia eta bere nagusiagana itzuli zen.

39. Morroiak ez zekien zer gertatzen zen; Jonatanek eta Davidek bakarrik zekiten.

40. Jonatanek eman zizkion mutikoari bere iskiluak eta esan zion:—Hoa, eraman hirira.

41. Mutikoa joatean, atera zen David hegoaldetik eta lurreraino makurtu zen, hiru bider ahuspeztuz. Besarkatu zuten elkar, eta negar egin zuten elkarrekin.

42. Jonatanek esan zion Davidi: «Zoaz bakean. Jaunaren izenean egin diogu zin elkarri. Izan bedi Jauna betierean gu bion artean, eta gu bion ondorengoen artean».

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 20