Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 18:23-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Eta morroiek belarrira esan zizkioten hitz horiek Davidi. Baina honek erantzun zien:—Gauza hutsa iruditzen al zaizue erregearen suhi izatea? Gizon behartsu eta ezereza nauzue ni horretarako.

24. Morroiek adierazi zioten Sauli:—Honela mintzatu zaigu David.

25. Saulek, orduan:—Esaiozue Davidi: «Erregeak ez du ezkonsaririk nahi, filistearren ehun zakil-mutur baizik, erregearen etsaiez mendekatuz».Egiaz, ordea, David filistearren esku eroraraztea nahi zuen Saulek.

26. Jakinarazi zioten morroiek Davidi Saulen esana, eta ongi iruditu zitzaion erregearen suhi izateko baldintza. Epea bete baino lehen,

27. abiatu zen David bere gizonekin eta berrehun filistear bota zituen. Davidek, erregearen suhi izateko, haien zakil-muturrak eraman zituen, eta erregearen aurrean zenbatu zituzten. Orduan, Saulek bere alaba Mikal eman zion emazte.

28. Antzeman zion Saulek Jauna Davidekin zela eta bere alaba Mikalek ere maite zuela.

29. Horregatik, gero eta beldur handiagoa zion Davidi. Harrezkero, Saulek beti izan zion gorroto Davidi.

30. Filistearren buruzagiek irtenaldiak egin ohi zituzten eta irteten ziren guztietan, Saulen zerbitzari guztiak baino hobekiago ateratzen zen David. Honen izena gero eta ospetsuago zen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 18