Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 18:17-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Behin batean, esan zion Saulek Davidi:—Gizon ausarta izaten bazara eta Jaunaren guduetan bizkor borrokatzen, Merab ene alaba zaharrena emanen dizut emazte.Izan ere, Saulek honela zioen bere baitan: «Ez diot nik eskurik erantsiko; erants diezaiotela filistearrek».

18. Davidek, ordea, Sauli:—Nor naiz ni, ordea, eta zein da ene jatorria, zein ene aitaren jatorria Israelen, ni erregearen suhi bihurtzeko?

19. Alaba Merab Davidi emateko garaia heltzean, ordea, Saulek Meholako Adrieli eman zion emazte.

20. Mikal, Saulen beste alaba, Davidez maitemindua zegoen. Eta halaxe jakinarazi zioten Sauli, eta atsegin gertatu zitzaion berri hori.

21. Hau zioen berekiko: «Tranpan harrapatzeko emango diot alaba, ea filistearrek eskua eransten dioten».Esan zion, beraz, Saulek Davidi:—Gaur ene suhi izango zara.

22. Eta Saulek agindu zien bere morroiei: «Esaiozue ahapeka Davidi: “Erregearen begiko zara eta maite zaituzte beraren zerbitzari guztiek. Egin zaitez erregearen suhi”».

23. Eta morroiek belarrira esan zizkioten hitz horiek Davidi. Baina honek erantzun zien:—Gauza hutsa iruditzen al zaizue erregearen suhi izatea? Gizon behartsu eta ezereza nauzue ni horretarako.

24. Morroiek adierazi zioten Sauli:—Honela mintzatu zaigu David.

25. Saulek, orduan:—Esaiozue Davidi: «Erregeak ez du ezkonsaririk nahi, filistearren ehun zakil-mutur baizik, erregearen etsaiez mendekatuz».Egiaz, ordea, David filistearren esku eroraraztea nahi zuen Saulek.

26. Jakinarazi zioten morroiek Davidi Saulen esana, eta ongi iruditu zitzaion erregearen suhi izateko baldintza. Epea bete baino lehen,

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 18