Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Saulek berriro huts egin

1. Behin batean, Samuelek esan zion Sauli: «Jaunak bidali ninduen, zu beraren herri Israelen errege gantzutzeko. Entzun orain Jaunaren hitzak.

2. Hau dio Jaun ahalguztidunak: “Kontuak eskatu behar dizkiot Amalek herriari, Israeli egindakoagatik, Egiptotik igotzean bidea eragotzi baitzion.

3. Orain, beraz, zoaz, xeha itzazu amalektarrak eta suntsitu haien ondasun guztiak; hil, gupidarik gabe, gizaseme eta emakumeak, haur eta bularrekoak, idi eta ardiak, gamelu eta astoak”».

4. Bildu zituen Saulek bere gizonak Telamen eta zenbatu: berrehun mila oinezko eta Judaren leinuko hamar mila gizon.

5. Saul, amalektarren hiriburura hurbildurik, zelatan jarri zen erreka aldean.

6. Saulek esan zien kendarrei: «Zoazte, alde egizue amalektarrengandik, haiekin batean honda ez zaitzatedan. Zuek ongi hartu zenituzten israeldarrak, Egiptotik zetozenean».

7. Alde egin zuten, beraz, kendarrek amalektarrengandik. Orduan, Saulek eraso egin zien amalektarrei Habilatik Xur-eraino, Egiptoko mugetaraino.

8. Bizirik atxilotu zuen Agag, amalektarren erregea; herritar guztiak, aldiz, birrindu egin zituen, ezpataz hilez.

9. Agagi eta behi nahiz artalderik hoberenei eta, orobat, abere gizendu, bildots eta baliozko gauza guztiei, ordea, barkatu egin zieten Saulek eta beronen gizataldeak; ez zituzten suntsitu nahi izan. Baliogabeko eta hutsal zirenak, berriz, suntsitu egin zituzten.

Jaunak Saul baztertu

10. Orduan, Jauna honela mintzatu zitzaion Samueli:

11. «Damutu zait Saul errege egina, aldendu egin baita niregandik eta ez ditu bete nire esanak».Goibeldu egin zen Samuel eta gau osoz Jaunari oihuka ari izan zitzaion.

12. Biharamunean, goizean goiz jaiki zen Samuel, Saulengana joateko. Baina Saul Karmel hirira joan zela jakinarazi zioten, han beretzat oroitarria eraiki zuela eta, aurrerantz jarraituz, Gilgalera jaitsi zela.

13. Samuel Saulengana heldu zenean, esan zion honek:—Bedeinka zaitzala Jaunak. Bete dut Jaunaren esana.

14. Samuelek ihardetsi zion:—Eta zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek?

15. Saulek erantzun:—Amalektarrei kenduak dira. Bizirik utzi zituen jendeak ardi eta idirik hoberenak, Jaunari, zure Jainkoari, eskaintzeko asmoz. Gainerakoak suntsitu egin genituen.

16. Samuelek Sauli:—Aski da! Gaur gauean Jaunak adierazi didana jakinarazi behar dizut.Eta Saulek:—Mintza zaitez.

17. Samuelek, orduan:—Zeure burua txikitzat duzun arren, ez al zara zu Israelgo leinuen buruzagia? Ez al zaitu Jaunak Israelen errege gantzutu?

18. Amalektar bekatari horiek suntsitzera bidali zaitu, denak birrindu arte borrokatzera.

19. Zergatik ez duzu aditu Jaunaren esana? Zergatik hartu dituzu harrapakinak, Jaunaren begietan gaizki dagoena eginez?

20. Saulek erantzun zion Samueli:—Ez al dut, bada, egin Jaunaren esana? Berak bidali ninduen bidetik ibili naiz. Ekarri dut Agag, amalektarren erregea, eta suntsitu ditut amalektarrak.

21. Jendeak, hala ere, birrindu beharrekoak ziren harrapakinetatik ardi eta idirik hoberenak hartu ditu Jaunari, zure Jainkoari, Gilgalen eskaintzeko.

22. Samuelek esan zuen:—Atseginago ote ditu, bada, Jaunakerre-opariak eta sakrifizioakberaren esana egitea baino?Opariak egitea baino hobeharen esana egitea;ahari-gantzak eskaintzea baino hobehari esaneko izatea.

23. Aztikeria adinako bekatua dadesleial izatea,sasijainkokeria bezain hutsala setakeria.Jaunaren esana baztertu duzulako,berak baztertzen zaitu orain erregetzatik.

24. Saulek, orduan, Samueli:—Bekatu egin dut, bai; hautsi egin dut Jaunaren esana, baita zure hitza ere. Jendearen beldur nintzen eta haien esana aditu nuen.

25. Otoi, barka iezadazu bekatua, eta zatoz nirekin Jauna gurtzera.

26. Samuelek, ordea, Sauli:—Ez naiz joango zurekin, Jaunaren esana baztertu duzulako. Orain, Jaunak zu baztertzen zaitu; ez zara gehiago Israelen errege izango.

27. Itzuli zen Samuel alde egiteko asmoz; baina Saulek soingainekoaren ertzetik heldu eta puska bat kendu zion.

28. Samuelek esan zion:—Horrelaxe kendu dizu gaur Jaunak Israelen errege izatea, zu baino hobea izanen den beste bati emateko.

29. Ez du gezurrik esaten Israelen ospea denak, eta ez da damutuko, bera ez baita gizakumea, damutzen ibiltzeko.

30. Saulek, berriro:—Bekatu egin dut, bai. Baina, otoi, ohora nazazu buruzagien eta Israel herriaren aurrean. Zatoz nirekin; Jauna, zure Jainkoa, gurtu behar dut.

31. Joan zen, bada, Samuel Saulen ondoren eta honek gurtu egin zuen Jauna.

32. Samuelek agindu zuen:—Ekar iezadazue Agag, amalektarren erregea!Aurkeztu zioten Agag. Dar-dar zetorren hau, bere baitan «Hemen dut heriotzaren garratza» esanez.

33. Samuelek esan zion:—Zure ezpatak emakume asko semerik gabe utzi zuenez, orain, emakume horiek bezala, zure ama geldituko da semerik gabe.Eta zatikatu egin zuen Samuelek Agag Gilgalen, santutegiaren aitzinean.

34. Gero, Samuel Ramara joan zen. Saul, berriz, bere etxera, Gibeara, igo zen.

35. Aurrerantzean, Samuelek, bizitza osoan, Saul ez zuen inoiz ere ikusi. Baina negar egin zuen Saulengatik, Jaunak damu izan baitzuen Saul Israelen errege egin izana.