Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 13:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. ….

2. Saulek hiru mila gizon aukeratu zituen israeldarren artetik: bi mila berekin zituen Mikmasen eta Betelgo mendialdean; beste mila, berriz, Jonatanekin ziren Benjamingo Gibean. Gainerako jendea nor bere etxera bidali zuen.

3. Filistearrek Geban zuten gudari-taldea hil egin zuen Jonatanek, eta jakin zuten hori filistearrek. Saulek, orduan, adarrak joarazi zituen lurralde osoan, esanez: «Adi, hebrearrak!»

4. Israel osoak aditu zuen berri hau: «Saulek hil egin du filistearren gudari-taldea, eta filistearrak amorraturik daude orain Israelen aurka». Orduan, herria Gilgalera bildu zen, Saulen ondora.

5. Filistearrak ere bilduak ziren Israel borrokatzeko: hiru mila guda-gurdi, sei mila zaldizko eta itsasertzeko hondarra bezainbat gudari. Igo eta Mikmasen ezarri zituzten guda-etxolak, Bet-Aben-en ekialdera.

6. Israeldarrak, beren buruak arriskuan ikusirik, larritu eta leize, hartzulo, haitzarte, babesleku eta putzu-zuloetan gorde ziren.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 13