Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 10:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hartu zuen, orduan, Samuelek oliontzia eta Sauli burura isuri zion; gero, besarkatuz, esan zion: «Hara, Jaunak bere herri Israelen buruzagi gantzutu zaitu.

2. Gaur, nire ondotik joan ondoren, bi gizon aurkituko dituzu Rakelen hilobi ondoan, Benjaminen mugetan, Tzeltzahen. Honela mintzatuko zaizkizu: “Agertu dira bila zabiltzan astoak; aita astoez ahaztu eta zuetaz kezkatua dago, bere semea aurkitzeko zer egin ez dakiela”».Eta Samuelek jarraitu zuen:

3. «Jo aurrerantz eta, Taborreko arte-arbolaren aldamenera heltzean, Betelera bidean gora, Jainkoarengana doazen hiru gizaseme aurkituko dituzue: batak hiru antxume eramango ditu, besteak hiru opil eta hirugarrenak ardo-zahagia.

4. Agurtu eta bi opil emango dizkizuete; hartu.

5. Joan gero Jainkoaren Gibeara, han baitaude filistearren agintariak. Hirira sartu orduko, muinotik beherantz datorren profeta-taldea ikusiko duzu; profeta-trantzean aztoraturik etorriko dira, salterio- eta danbolin-jotzaileak, txirula- eta zitara-jotzaileak aurretik dituztela.

6. Jaunaren espirituak hartuko zaitu zu ere; beste gizon bat bihurtuko zara.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 10