Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 9:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Israeldar guztiak, senitartez senitarte, idatziak gelditu ziren Israelgo erregeen liburuan.Juda erreinuko jendea, Jainkoarekiko desleial izan zelako, erbesteratu egin zuten Babiloniara.

2. Handik itzultzean, herriko jendea, apaizak, lebitarrak eta tenpluko laguntzaileak izan ziren hiria eta jabegoak berreskuratzen lehenengoak.

3. Juda, Benjamin, Efraim eta Manasesen leinuetako jendea jarri zen bizitzen Jerusalemen.

4. Judaren seme Peretzen ondorengoetarikoa zen Utai, Amihuden semea —hau Omrirena, hau Imrirena, hau Banirena—.

5. Xilotarren ondorengoetakoak: Asaias, lehenengoa, eta beronen semeak.

6. Zerahen ondorengoak: Jeuel eta beronen ahaideak; orotara seiehun eta laurogeita hamar ziren.

7. Benjaminen ondorengoetakoak: Salu, Mexulamen semea —hau Hodabiasena, hau Hasenuarena—,

8. Ibneias, Jerohamen semea, Ela, Uziren semea —hau Makrirena—, eta Mexulam, Xefatiasen semea —hau Reuelena, hau Ibniasena—.

9. Hauek guztiak familiaburu izan ziren beren senitarteetan. Erbestetik itzulitako benjamindarrak bederatziehun eta berrogeita hamasei izan ziren.

10. Apaizen artekoak: Jedaias, Joiarib, Jakin,

11. Azarias, Hilkiasen semea —hau Mexulamena, hau Tzadokena, hau Meraiotena, hau Jainkoaren etxeko arduradun zen Ahitubena—,

12. Adaias, Jerohamen semea —hau Paxhurrena, hau Malkiasena—, eta Masai, Adielen semea —hau Jahzerarena, hau Mexulamena, hau Mexilemitena eta hau Imerrena—.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 9