Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 8:6-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Ehuden semeak Gebako bizilagunen familiaburu izan ziren, eta Manahatera joan ziren bizitzera. Hona izenak:

7. Naaman, Ahias eta Gera. Azken honek gidatu zituen erbestera; Uza eta Ahihuden aita izan zen.

8. Xaharaimek bota egin zituen bere emazte Huxim eta Baara; gerora, Moabeko landetan finkaturik, semeak izan zituen Xaharaimek

9. bere emazte Hodexengandik: Jobab, Tzibia, Mexa, Malkam,

10. Jeutz, Sakias eta Mirma. Seme hauek familiaburu izan ziren.

11. Bere emazte izana zuen Huximengandik beste bi seme hauek izan zituen: Abitub eta Elpaal.

12. Elpaalen semeak: Eber, Mixam eta Xemed. Honek eraiki zituen Ono eta Lod hiriak eta inguruetako auzoak.

13. Aialongo bizilagunen familiaburu ziren Beriak eta Xemak ihes eragin zieten Gateko bizilagunei.

14. Ahio, Xaxak, Jeremot,

15. Zebadias, Arad, Eder,

16. Mikael, Ixpa eta Joha izan ziren Beriaren semeak.

17. Zebadias, Mexulam, Hizki, Heber,

18. Ixmerai, Izlias eta Jobab Elpaalen semeak ziren.

19. Jakim, Zikri, Zabdi,

20. Elienai, Tziletai, Eliel,

21. Adaias, Beraias eta Ximrat Ximeiren semeak ziren.

22. Ixpan, Eber, Eliel,

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 8