Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 8:37-40 Elizen Arteko Biblia (EAB)

37. eta Motzak Binea sortu zuen; honek Rafa, honek Eleasa eta honek Atzel.

38. Atzelek sei seme izan zituen; hona hemen izenak: Azrikam, Bokru, Ixmael, Xearias, Obadias eta Hanan.

39. Atzelen anaia Exekek seme hauek izan zituen: lehenengoa Ulam, bigarrena Jeux, hirugarrena Elifelet.

40. Ulamen semeak gudari adoretsu izan ziren eta arkulari iaio. Seme-alaba eta biloba ugari izan zuten: ehun eta berrogeita hamar.Hauek guztiak Benjaminen ondorengoetakoak izan ziren.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 8