Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 8:33-39 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. Nerrek Kix sortu zuen; Kixek Saul, eta Saulek Jonatan, Malki-Xua, Abinadab eta Exbaal.

34. Jonatanen semea Meribaal izan zen, eta Meribaalek Mika sortu zuen.

35. Mikaren semeak honako hauek izan ziren: Piton, Melek, Tarea eta Akaz.

36. Akazek Joada sortu zuen; Joadak Alemet, Azmabet eta Zimri; Zimrik Motza,

37. eta Motzak Binea sortu zuen; honek Rafa, honek Eleasa eta honek Atzel.

38. Atzelek sei seme izan zituen; hona hemen izenak: Azrikam, Bokru, Ixmael, Xearias, Obadias eta Hanan.

39. Atzelen anaia Exekek seme hauek izan zituen: lehenengoa Ulam, bigarrena Jeux, hirugarrena Elifelet.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 8