Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 8:26-40 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Xamxerai, Xeharias, Atalias,

27. Jaarexias, Elias eta Zikri Jerohamen semeak ziren.

28. Hauek Jerusalemen bizi zirenen familiaburu izan ziren, beren jatorriz sailkaturik.

29. Gabaon hiriaren sortzailea bertan bizi zen bere emazte Maakarekin

30. eta bere seme hauekin: lehenengoa Abdon, gero Tzur, Kix, Baal, Ner eta Nadab,

31. Gedor, Ahio eta Zeker.

32. Miklotek Ximea sortu zuen. Hauek ere, beren ahaideak bezala, Jerusalemen bizi ziren besteekin batera.

33. Nerrek Kix sortu zuen; Kixek Saul, eta Saulek Jonatan, Malki-Xua, Abinadab eta Exbaal.

34. Jonatanen semea Meribaal izan zen, eta Meribaalek Mika sortu zuen.

35. Mikaren semeak honako hauek izan ziren: Piton, Melek, Tarea eta Akaz.

36. Akazek Joada sortu zuen; Joadak Alemet, Azmabet eta Zimri; Zimrik Motza,

37. eta Motzak Binea sortu zuen; honek Rafa, honek Eleasa eta honek Atzel.

38. Atzelek sei seme izan zituen; hona hemen izenak: Azrikam, Bokru, Ixmael, Xearias, Obadias eta Hanan.

39. Atzelen anaia Exekek seme hauek izan zituen: lehenengoa Ulam, bigarrena Jeux, hirugarrena Elifelet.

40. Ulamen semeak gudari adoretsu izan ziren eta arkulari iaio. Seme-alaba eta biloba ugari izan zuten: ehun eta berrogeita hamar.Hauek guztiak Benjaminen ondorengoetakoak izan ziren.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 8