1. Benjaminek seme hauek sortu zituen: lehenengoa Bela, bigarrena Axbel, hirugarrena Ahra,
2. laugarrena Noha eta bosgarrena Rafa.
3. Belak seme hauek izan zituen: Adar, Gera, Abihud,
4. Abixua, Naaman, Ahoah,
5. Gera, Xefufan eta Huram.
6. Ehuden semeak Gebako bizilagunen familiaburu izan ziren, eta Manahatera joan ziren bizitzera. Hona izenak:
7. Naaman, Ahias eta Gera. Azken honek gidatu zituen erbestera; Uza eta Ahihuden aita izan zen.
8. Xaharaimek bota egin zituen bere emazte Huxim eta Baara; gerora, Moabeko landetan finkaturik, semeak izan zituen Xaharaimek