Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 7:7-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Belaren semeak: Etzbon, Uzi, Uziel, Jerimot eta Iri. Bostak familiaburu eta gizon adoretsu. Erroldan hogeita bi mila eta hogeita hamalau ondorengo zituzten.

8. Bekerren semeak: Zemira, Joax, Eliezer, Elioenai, Omri, Jeremot, Abias, Anatot eta Alemet. Horra hor Bekerren seme guztiak.

9. Familiaburu hauen ondorengoen erroldan hogei mila eta berrehun gudari adoretsu ageri ziren.

10. Jediaelen semea: Bilhan. Bilhanen semeak: Jeux, Benjamin, Ehud, Kenaana, Zetan, Tarsis eta Ahixahar.

11. Jediaelen seme hauek guztiak familiaburu izan ziren eta gizon adoretsu. Hauen ondorengoak hamazazpi mila eta berrehun gizon ziren, gudurako prest.

12. Xupim eta Hupim Ir-en semeak ziren; Huxim, berriz, Aherren semea.

13. Jakoben eta Bilharen seme zen Neftalik honako seme hauek izan zituen: Jahtziel, Guni, Jetzer eta Xalum.

14. Manasesek, bere ohaide aramearragandik, bi seme izan zituen: Asriel eta Makir. Hau Galaaden aita izan zen.

15. Makirrek Hupimi eta Xupimi emazte bana aurkitu zien. Maaka zuen bere arreba. Makirren bigarren semeak Tzelofhad zuen izena eta Tzelofhadek alabak bakarrik izan zituen.

16. Makirren emazte Maakak bi seme izan zituen: Perex eta Xerex. Honen semeak Ulam eta Rekem izan ziren,

17. eta Ulamen semea Bedan. Horra, bada, Makirren seme eta Manasesen biloba zen Galaaden semeak.

18. Honen arreba Hamoleketen semeak Ixhod, Abiezer eta Mahla izan ziren.

19. Xemidaren semeak Ahian, Xekem, Likhi eta Aniam izan ziren.

20. Efraimen ondorengoak: Xutelah, honen seme Bered, honen seme Tahat, honen seme Elada, honen seme Tahat,

21. honen seme Zabad, honen seme Xutelah. Ezer eta Elead ere Efraimen ondorengoetakoak ziren, baina Gateko jendeak, bertako jatorrikoak, hil egin zituen, haiek abere-lapurretara etorri zitzaizkielako.

22. Haien aita Efraimek dolu egin zuen luzaro haiengatik, eta kontsolatzera etorri zitzaizkion ahaideak.

23. Gero, bere emazteari elkartu zitzaion Efraim, eta semea izan zuen; Beria izena eman zion, etxean ezbeharra jasaten ari zirenez.

24. Efraimek izan zuen alaba ere: Xeera. Honek eraiki zituen Bet-Horon, goikoa eta azpikoa, eta Uzen-Xeera.

25. Beriaren ondorengoak: Refah eta Rexef; honen semea Telah izan zen, honena Tahan,

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 7