Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 7:23-32 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Gero, bere emazteari elkartu zitzaion Efraim, eta semea izan zuen; Beria izena eman zion, etxean ezbeharra jasaten ari zirenez.

24. Efraimek izan zuen alaba ere: Xeera. Honek eraiki zituen Bet-Horon, goikoa eta azpikoa, eta Uzen-Xeera.

25. Beriaren ondorengoak: Refah eta Rexef; honen semea Telah izan zen, honena Tahan,

26. honena Ladan, honena Amihud, honena Elixama,

27. honena Nun eta honena Josue.

28. Efraimdarrek honako bizileku eta jabe hauek zituzten: Betel eta beraren inguruak, ekialdera Naaran eta mendebaldera Gezer, bere inguruekin; baita Sikem ere, bere inguruekin, Aia eta inguruetaraino.

29. Manasesen ondorengoen esku honako hiri hauek zeuden: Bet-Xan, Taanak, Megido eta Dor, beren inguru eta guzti.Aipaturiko hiri hauetan bizi izan ziren Israelen seme Joseren ondorengoak.

30. Axerren seme-alabak hauek izan ziren: Imna, Ixba, Ixbi, Beria eta hauen arreba Serah.

31. Beriaren semeak: Heber eta Malkiel; hau Birzaiten aita izan zen.

32. Heberrek Jaflet, Xemer, Hotam eta hauen arreba Xua sortu zituen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 7