Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 7:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Isakarren semeak honako lau hauek izan ziren: Tola, Pua, Jaxub eta Ximron.

2. Tolaren semeak: Uzi, Refaias, Jeriel, Jahmai, Ibsam eta Samuel; Tolaren ondorengoen familiaburu ziren hauek eta gizon adoretsu jatorriz. Hauen ondorengoak hogeita bi mila eta seiehun ziren Daviden garaian egin zen erroldatzean.

3. Uziren semea Izrahias izan zen. Izrahiasen semeak: Mikael, Obadias, Joel eta Ixias, bostak familiaburu.

4. Emazte eta seme-alaba asko zutenez, hogeita hamasei mila gizon zituzten beren esku, gudurako armaturik, beren jatorri eta senitarteen arabera.

5. Isakarren senitarte guztietako ahaideak, denen errolda kontuan harturik, laurogeita zazpi mila gudari adoretsu ziren.

6. Benjaminek hiru seme izan zituen: Bela, Beker eta Jediael.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 7