Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 6:34-44 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. Aaronek eta beronen ondorengoek erre-opariak eta intsentsua eskaintzen zituzten, horretarako zeuden aldareetan. Toki santu-santuko zeremonia guztiez arduratu ohi ziren eta Israel herriaren aldeko barkamen-ohikunea ere egin ohi zuten, Moisesek, Jainkoaren zerbitzariak, agindu zuenaren arabera.

35. Hona hemen Aaronen ondorengoak: Eleazar, honen semea Pinhas, honena Abixua,

36. honena Buki, honena Uzi, honena Zerahias,

37. honena Meraiot, honena Amarias, honena Ahitub,

38. honena Tzadok, honena Ahimaatz.

39. Hona hemen Aaronen ondorengoei beren lurraldean eman zizkieten bizilekuak: Kehaten senitartekoentzat egin zuten zotz lehenbizi eta

40. Hebron hiria eman zieten, Juda lurraldean, hiri inguruetako herri-lurrekin batera.

41. Baina hiriko landak eta herrixkak Jefuneren seme Kalebi eman zizkioten.

42. Aaronen ondorengoei, beraz, honako babes-hiri hauek eman zizkieten: Hebron, Libna eta inguruetako herri-lurrak, Jatir, Extemoa,

43. Hilen, Debir,

44. Axan eta Bet-Xemex. Hiri hauekin batera, berauen inguruetako herri-lurrak ere bai.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 6