Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 6:25-45 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. hau Mikaelena, hau Baaseiasena, hau Malkiasena,

26. hau Etnirena, hau Zerahena, hau Adaiasena,

27. hau Etanena, hau Zimarena, hau Ximeirena,

28. hau Jahatena, hau Gerxomena eta hau Lebirena.

29. Ezkerraldean Merariren semeak zeuden, kantari nagusiaren beste ahaideak: Etan, Kixiren semea, hau Abdirena, hau Malukena,

30. hau Haxabiasena, hau Amatziasena, hau Hilkiasena,

31. hau Amtzirena, hau Banirena, hau Xemerrena,

32. hau Mahlirena, hau Muxirena, hau Merarirena eta hau Lebirena.

33. Gainerako lebitarrek Jainkoaren egoitza zen tenpluko zerbitzu guztiak egiten zituzten.

34. Aaronek eta beronen ondorengoek erre-opariak eta intsentsua eskaintzen zituzten, horretarako zeuden aldareetan. Toki santu-santuko zeremonia guztiez arduratu ohi ziren eta Israel herriaren aldeko barkamen-ohikunea ere egin ohi zuten, Moisesek, Jainkoaren zerbitzariak, agindu zuenaren arabera.

35. Hona hemen Aaronen ondorengoak: Eleazar, honen semea Pinhas, honena Abixua,

36. honena Buki, honena Uzi, honena Zerahias,

37. honena Meraiot, honena Amarias, honena Ahitub,

38. honena Tzadok, honena Ahimaatz.

39. Hona hemen Aaronen ondorengoei beren lurraldean eman zizkieten bizilekuak: Kehaten senitartekoentzat egin zuten zotz lehenbizi eta

40. Hebron hiria eman zieten, Juda lurraldean, hiri inguruetako herri-lurrekin batera.

41. Baina hiriko landak eta herrixkak Jefuneren seme Kalebi eman zizkioten.

42. Aaronen ondorengoei, beraz, honako babes-hiri hauek eman zizkieten: Hebron, Libna eta inguruetako herri-lurrak, Jatir, Extemoa,

43. Hilen, Debir,

44. Axan eta Bet-Xemex. Hiri hauekin batera, berauen inguruetako herri-lurrak ere bai.

45. Benjaminen leinuaren lurraldean, berriz, beste hiri hauek eman zizkieten: Geba, Alemet, Anatot eta hauen inguruetako herri-lurrak. Orotara, hamahiru hiri senitarte haientzat.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 6