Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 5:23-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Manasesen beste leinu erdia Baxan lurraldetik hasi eta iparralderantz Baal-Hermon, Senir eta Hermon mendiraino zabaldu zen, ugari baitziren.

24. Hona hemen haien senitarteburuen izenak: Efer, Ixei, Eliel, Azriel, Jeremias, Hodabias eta Jahdiel; gizon adoretsu eta ospetsuak, eta denak senitarteburu.

25. Baina desleial izan ziren beren arbasoen Jainkoarekiko, eta beraiek sartu ahala Jainkoak hondatu zituen herrien sasijainkoak gurtu zituzten.

26. Horregatik, Israelen Jainkoak Pul, hau da, Tiglat-Pileser Asiriako erregeari eragin zion, rubendarrak, gadtarrak eta Manasesen leinu erdi hura erbestera eraman zitzan. Eta Halah, Habor eta Hara lurraldeetara eta Gozango ibai ondora erbesteratu zituen; han bizi dira gaurdaino.

27. Hona hemen Lebiren semeak: Gerxon, Kehat eta Merari.

28. Kehaten semeak: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel.

29. Amramen semeak: Aaron, Moises eta Miriam; Aaronen semeak: Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar.

30. Eleazarrek Pinhas sortu zuen; Pinhasek Abixua;

31. Abixuak Buki; Bukik Uzi;

32. Uzik Zerahias; Zerahiasek Meraiot;

33. Meraiotek Amarias; Amariasek Ahitub;

34. Ahitubek Tzadok; Tzadokek Ahimaatz;

35. Ahimaatzek Azarias; Azariasek Johanan;

36. Johananek Azarias. Hau, Salomonek Jerusalemen eraiki zuen tenpluan apaiz izan zen.

37. Azariasek Amarias sortu zuen; Amariasek Ahitub;

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 5