Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 5:12-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Joel izan zen lehen ondorengoa, Xafam bigarrena; ondoren, Janai eta Xafat, Baxanen.

13. Haien senideak senitartez senitarte, honako zazpi hauek izan ziren: Mikael, Mexulam, Xeba, Jorai, Jaekan, Zia eta Eber.

14. Hauek guztiak Abihailen semeak izan ziren; Abihail, berriz, Hurirena; hau Jaroahena; hau Galaadena; hau Mikaelena; hau Jexixairena; hau Jahdorena eta hau Buz-ena.

15. Abdielen seme eta Guniren biloba zen Ahi izan zuten buru senitarte haiek.

16. Galaad eta Baxan lurraldeetan eta hauen inguruetan bizi ziren Gaden ondorengoak, Xarongo larreen azken mugetaraino.

17. Senitarte hauek guztiak Judako errege Jotam eta Israelgo errege Jeroboamen garaian sartu zituzten erroldan.

18. Ruben eta Gaden leinuek eta Manasesen leinu erdiak berrogeita lau mila zazpiehun eta hirurogei gudari bizkor zituzten, babeskia, ezpata eta uztaia erabiltzen ikasiak, guduan trebatuak eta borrokara ateratzeko gai.

19. Eta hagartarren kontra eta Jatur, Nafix eta Nodaben kontra ere borrokatu ziren.

20. Borrokatzen ari zirelarik, laguntza eskatu zioten Jainkoari, eta Jainkoak entzun egin zien, berarengan uste ona izan zutelako. Horrela menderatu ahal izan zituzten hagartarrak eta berauen lagunak.

21. Abere-taldeak ere harrapatu zizkieten: berrogeita hamar mila gamelu, berrehun eta berrogeita hamar mila ardi, bi mila asto eta, gainera, ehun mila pertsona hartu zituzten preso.

22. Gizon asko erori zen hilik, Jainkoa izan baitzuten israeldarrek guduan gidari. Eta haien lurraldean gelditu ziren bizitzen erbestealdia arte.

23. Manasesen beste leinu erdia Baxan lurraldetik hasi eta iparralderantz Baal-Hermon, Senir eta Hermon mendiraino zabaldu zen, ugari baitziren.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 5