1. Rubenen ondorengoak. Ruben zen Israelen lehen-semea, baina, bere aitaren emazteetariko batekin oheratu zenez, lehen-semetzaren eskubidea Joseren ondorengoei eman zieten, Jose ere Israelen seme baitzen. Beraz, Ruben ez zuten aurrerantzean lehen-semetzat hartu.
2. Juda izan zen ospetsuena bere anaien artean eta berarengandik sortuko zen errege izango zena; hala ere, lehen-semetzaren eskubidea Joseri eman zioten.
3. Hona hemen, Israelen lehen-seme zen Rubenen semeak: Henok, Palu, Hetzron eta Karmi.
4. Joelen ondorengoak: Xemaias, honen seme Gog, honen seme Ximei,
5. honen seme Mika, honen seme Raias, honen seme Baal,
6. honen seme Beera, rubendarren buruzagia, Asiriako errege Tiglat-Pilneserrek erbesteratua.
7. Beeraren senideak, senitartez senitarte eta oinik oin izendatuak, honako hauek izan ziren: lehena Jeiel, bigarrena Zakarias
8. eta azkenik Bela, Azaz-en semea; hau Xemaren semea zen; Xema, berriz, Joelena.Rubendarrak Aroertik hasi eta Nebo mendira eta Baal-Meon hiria bitarteko lurraldean bizi ziren.