Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 5:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Rubenen ondorengoak. Ruben zen Israelen lehen-semea, baina, bere aitaren emazteetariko batekin oheratu zenez, lehen-semetzaren eskubidea Joseren ondorengoei eman zieten, Jose ere Israelen seme baitzen. Beraz, Ruben ez zuten aurrerantzean lehen-semetzat hartu.

2. Juda izan zen ospetsuena bere anaien artean eta berarengandik sortuko zen errege izango zena; hala ere, lehen-semetzaren eskubidea Joseri eman zioten.

3. Hona hemen, Israelen lehen-seme zen Rubenen semeak: Henok, Palu, Hetzron eta Karmi.

4. Joelen ondorengoak: Xemaias, honen seme Gog, honen seme Ximei,

5. honen seme Mika, honen seme Raias, honen seme Baal,

6. honen seme Beera, rubendarren buruzagia, Asiriako errege Tiglat-Pilneserrek erbesteratua.

7. Beeraren senideak, senitartez senitarte eta oinik oin izendatuak, honako hauek izan ziren: lehena Jeiel, bigarrena Zakarias

8. eta azkenik Bela, Azaz-en semea; hau Xemaren semea zen; Xema, berriz, Joelena.Rubendarrak Aroertik hasi eta Nebo mendira eta Baal-Meon hiria bitarteko lurraldean bizi ziren.

9. Ekialderantz, Eufrates ibaiaren eta beraien lurraldearen bitartean dagoen basamortuaren hasieraraino bizi ziren, artalde handiak baitzituzten Galaad deritzan lurralde hartan.

10. Saulen garaian, agartarren kontra borroka egin eta menderatu egin zituzten; gero, haien bizitokietan gelditu ziren, Galaadeko ekialde osoan.

11. Gaden ondorengoak rubendarren iparraldean bizi ziren, Baxan lurraldean, Salka-raino.

12. Joel izan zen lehen ondorengoa, Xafam bigarrena; ondoren, Janai eta Xafat, Baxanen.

13. Haien senideak senitartez senitarte, honako zazpi hauek izan ziren: Mikael, Mexulam, Xeba, Jorai, Jaekan, Zia eta Eber.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 5