Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 4:33-43 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. eta hauen inguruetako herrixkak Baal-eraino. Hauek dira haien bizilekuak eta belaunaldi-zerrendak.

34. Mexobab, Jamlek, Amatziasen seme Joxa,

35. Joel, Joxibiasen seme Jehu —Joxibias Seraiasen semea zen, eta hau Asielena—,

36. Elioenai, Jaakoba, Jexohaias, Asaias, Adiel, Jesimiel, Benaias,

37. Xifeiren seme Ziza —Xifei Alonen semea zen, hau Jedaiasena, hau Ximrirena eta hau Xemaiasena—:

38. hauek guztiak leinuburu izan ziren, eta beraien familiak asko ugaldu ziren.

39. Haranaren ekialdean zegoen Gedorko ateetaraino heldu ziren, beren artaldeentzako bazka bila.

40. Eta bai aurkitu ere larre eder eta mardulak, lurralde zabal eta nare hartan, lehen Kamen ondorengoak bizi izaniko tokian.

41. Izan ere, aipatu ditugun leinuburu haiek Judako errege Ezekiasen garaian etorri eta, bertan aurkitu zituzten oihal-etxola eta aterpeak hondaturik, suntsitu egin zituzten Kamen ondorengoak gaurdaino. Eta gero, berauen tokian gelditu ziren, larrea baitzegoen bertan beraien artaldeentzat.

42. Simeonen leinuko batzuek, bostehun gizonek, Seir mendialdera jo zuten, Ixeiren lau semeok buruzagi zituztela: Pelatias, Nearias, Refaias eta Uziel.

43. Amalektarren artean bizirik geldituak hil zituzten eta bertan bizi izan dira gaurdaino.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 4