Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 4:2-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Xobalen seme Reaiasek Jahat sortu zuen, eta Jahatek Ahumai eta Lahad. Hauek dira tzorear leinuak.

3. Hona hemen, Etam hiria eraiki zuen Hurren semeak: Izreel, Ixma eta Ibdax. Alabaren izena Hatzelelponi.

4. Gerora, Penuel eta Ezer ere izan zituen; hark Gedor eraiki zuen, eta honek Huxa. Hauek izan ziren Belen eraiki zuen Efrataren lehen-seme Hurren ondorengoak.

5. Tekoa eraiki zuen Axhorrek bi emazte izan zituen: Helea eta Naara.

6. Naarak ondorengo hauek izan zituen: Ahuzam, Hefer, Temangoak eta Ahaxtarkoak.

7. Heleak hiru seme hauek izan zituen: Tzeret, Jetzohar eta Etnan.

8. Kotz-ek Anub eta Hatzobeba eta Harumen seme Aharhelen leinuak sortu zituen.

9. Bere anaiak baino ospetsuago izan zen Jabetz; bere amak Jabetz izena ezarri zion, esanez: «Oinazez ekarri dut mundura».

10. Jabetzek otoitz hau egin zion Jainkoari: «Bedeinka nazazu, zabaldu nire lurraldea, luzatu eskua eta libra nazazu gaitzetik, atsekaberik izan ez dezadan». Eta Jainkoak eman egin zion eskatua.

11. Xuharen anaia Kelubek Mehir sortu zuen, Extonen aita.

12. Extonek Bet-Rafa, Paseah eta Tehina sortu zituen; azken honek Nahax hiria eraiki zuen. Haien ondorengoak Reka zeritzan herrian bizi izan ziren.

13. Kenazen semeak: Otniel eta Seraias. Otnielen semeak: Hatat eta Meonotai.

14. Meonotaik Ofra sortu zuen, eta Seraiasek Joab, eta honek Ge-Harax, hau da, «Artisau-harana», artisauak baitziren hango bizilagunak.

15. Jefuneren seme Kalebek seme hauek izan zituen: Iru, Ela eta Naam. Elaren semea: Kenaz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 4