Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 3:2-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. hirugarrena Absalom, Gexurko errege Talmairen alaba Maakaren semea; laugarrena Adonias, Hagiten semea;

3. bosgarrena Xefatias, Abitalen semea; seigarrena Jitream, Daviden emazteetako bat zen Eglaren semea.

4. Sei hauek Hebronen jaio zitzaizkion. David zazpi urte eta sei hilabetez izan zen han errege.Hurrengo hogeita hamahiru urteetan Jerusalemen izango zen errege.

5. Hona hemen Jerusalemen jaio zitzaizkion semeak: Ximea, Xobab, Natan eta Salomon, laurak Amielen alaba Betsaberen semeak.

6. Gero beste hauek izan zituen: Ibhar, Elixama, Elifelet,

7. Nogah, Nefeg, Jafias,

8. Elixama, Eliada eta Elifelet. Guztira, bederatzi.

9. Hauek izan ziren Daviden seme guztiak eta, gainera, ohaideengandik izan zituenak. Tamar izan zen haren alaba.

10. Salomonen ondorengoak honako hauek izan ziren: Roboam, honen seme Abias, honen seme Asa, honen seme Josafat,

11. honen seme Joram, honen seme Akazias, honen seme Joax,

12. honen seme Amatzias, honen seme Azarias, honen seme Jotam,

13. honen seme Akaz, honen seme Ezekias, honen seme Manases,

14. honen seme Amon eta honen seme Josias.

15. Josiasen semeak: lehena Johanan, bigarrena Joiakim, hirugarrena Sedekias, laugarrena Xalum.

16. Joiakimen semea Jekonias, eta honena Sedekias.

17. Hona hemen, Babiloniara gatibu eraman zuten Jekoniasen semeak: Xealtiel,

18. Malkiram, Pedaias, Xenatzar, Jekamias, Hoxama eta Nebadias.

19. Pedaiasen semeak: Zorobabel eta Ximei. Zorobabelen semeak: Mexulam eta Hananias eta alaba Xelomit;

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 3