Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 3:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hona hemen Davidi Hebronen jaio zitzaizkion semeak: lehena Amnon, Izreelgo Ahinoamen semea; bigarrena Daniel, Karmelgo Abigailen semea;

2. hirugarrena Absalom, Gexurko errege Talmairen alaba Maakaren semea; laugarrena Adonias, Hagiten semea;

3. bosgarrena Xefatias, Abitalen semea; seigarrena Jitream, Daviden emazteetako bat zen Eglaren semea.

4. Sei hauek Hebronen jaio zitzaizkion. David zazpi urte eta sei hilabetez izan zen han errege.Hurrengo hogeita hamahiru urteetan Jerusalemen izango zen errege.

5. Hona hemen Jerusalemen jaio zitzaizkion semeak: Ximea, Xobab, Natan eta Salomon, laurak Amielen alaba Betsaberen semeak.

6. Gero beste hauek izan zituen: Ibhar, Elixama, Elifelet,

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 3