Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 3:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hona hemen Davidi Hebronen jaio zitzaizkion semeak: lehena Amnon, Izreelgo Ahinoamen semea; bigarrena Daniel, Karmelgo Abigailen semea;

2. hirugarrena Absalom, Gexurko errege Talmairen alaba Maakaren semea; laugarrena Adonias, Hagiten semea;

3. bosgarrena Xefatias, Abitalen semea; seigarrena Jitream, Daviden emazteetako bat zen Eglaren semea.

4. Sei hauek Hebronen jaio zitzaizkion. David zazpi urte eta sei hilabetez izan zen han errege.Hurrengo hogeita hamahiru urteetan Jerusalemen izango zen errege.

5. Hona hemen Jerusalemen jaio zitzaizkion semeak: Ximea, Xobab, Natan eta Salomon, laurak Amielen alaba Betsaberen semeak.

6. Gero beste hauek izan zituen: Ibhar, Elixama, Elifelet,

7. Nogah, Nefeg, Jafias,

8. Elixama, Eliada eta Elifelet. Guztira, bederatzi.

9. Hauek izan ziren Daviden seme guztiak eta, gainera, ohaideengandik izan zituenak. Tamar izan zen haren alaba.

10. Salomonen ondorengoak honako hauek izan ziren: Roboam, honen seme Abias, honen seme Asa, honen seme Josafat,

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 3