Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 29:9-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Herri osoa poztu zen bat-bateko emaitza haiengatik, bihotz-bihotzez eman baitzituzten Jaunarentzat; David erregeak ere poz handia hartu zuen.

10. Orduan, biltzar osoaren aurrean Jauna goretsi zuen Davidek, esanez: «Bedeinkatua zu, Jauna, gure aita Israelen Jainkoa, beti eta beti!

11. Zeureak dituzu, Jauna, handitasuna, indarra, ohorea, ospea eta gorespena. Zeureak dituzu zeru-lurretan diren guztiak. Zeureak, Jauna, erregetza eta gauza guztien nagusitza.

12. «Zuregandik datoz aberastasuna eta aintza; zeure menpe duzu dena. Zeure esku dituzu indarra eta ahalmena; zeure esku, edonor handi eta indartsu egitea.

13. Horregatik, oi gure Jainko, eskerrak ematen dizkizugu eta zure izen ospetsua goresten dugu.

14. «Izan ere, nor naiz ni eta nor nire herria zuri borondatezko emaitza hauek egin ahal izateko? Zuregandik dator dena eta zure eskutik hartua eman dizugu.

15. Zure aurrean arrotz eta etorkin besterik ez gara, gure arbasoak izan ziren bezala. Gure bizitza lur gainean itzala bezalaxe doa, itxaropenik gabe.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 29