Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 26:2-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Mexelemiasen semeak: lehenengoa Zakarias, bigarrena Jediel, hirugarrena Zebadias, laugarrena Jatniel,

3. bosgarrena Elam, seigarrena Johanan eta zazpigarrena Elihoenai.

4. Obed-Edomen semeak: lehena Xemaias, bigarrena Jozabad, hirugarrena Joah, laugarrena Sakar, bosgarrena Netanel,

5. seigarrena Amiel, zazpigarrena Isakar eta zortzigarrena Peuletai. Zortzi seme emanez bedeinkatua zuen Jainkoak Obed-Edom.

6. Honen seme Xemaiasen semeak gudari ausart eta beren senitarteetan agintedun izan ziren.

7. Hona hemen izenak: Otni, Rafael, Obed, Elzabad eta hauen anaia ausartak Elihu eta Semakias.

8. Obed-Edomen ondorengo hauek, baita berauen seme eta ahaideak ere, guztira hirurogeita bi, gizon ausartak izan ziren eta beren eginkizunak betetzeko gogotsu.

9. Mexelemiasen seme eta ahaideak hemezortzi gizon ausart izan ziren.

10. Merariren seme Hosak seme hauek izan zituen: lehena Ximri, lehen-seme ez izan arren bere aitak buruzagi ezarria;

11. bigarrena Hilkias, hirugarrena Tebalias eta laugarrena Zakarias. Hosaren seme eta ahaideak, guztira, hamahiru izan ziren.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 26