7-18. Hona hemen, zotz egitean, atera ziren familiaburuen izenak:1.a Joiarib; 2.a Jedaias; 3.a Harim; 4.a Seorim; 5.a Malkias; 6.a Miiamin; 7.a Hakotz; 8.a Abias; 9.a Jexua; 10.a Xekanias; 11.a Eliaxib; 12.a Jakim; 13.a Hupa; 14.a Jexebab; 15.a Bilga; 16.a Imer; 17.a Hezir; 18.a Hapitzetz; 19.a Petahias; 20.a Jehezkel; 21.a Jakin; 22.a Gamul; 23.a Delaias; 24.a Maazias.
19. Hauek izan ziren lebitarrek Jaunaren etxeko zerbitzurako egin zituzten taldeak, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, aginduz, beraien arbaso Aaronek ezarritakoaren arabera.
20. Hona hemen Lebiren beste ondorengo batzuen familiaburuen zerrenda: Amramen ondorengoen artean Xubael, eta Xubaelen ondorengoen artean Jehdeias.
21. Rehabiasen ondorengoen artean Ixias zen familiaburu.
22. Itzharren ondorengoen artean Xelomot; Xelomoten ondorengoen artean Jahat.
23. Hebronen semeak: lehena Jerias, bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaziel, laugarrena Jekamam.
24. Uzielen semea: Mika. Mikaren ondorengoen artean Xamir zen familiaburu.
25. Mikaren anaia Ixiasen ondorengoen artean Zakarias zen familiaburu.
26. Merariren semeak: Mahli eta Muxi; hauek Merariren bilobak ziren, haren seme Jaaziasen semeak.
27. Jaazias honen bitartez beste ondorengo hauek ere izan zituen: Xoham, Zakur eta Ibri.
28. Mahliren semea Eleazar izan zen, eta honek ez zuen semerik izan.
29. Kixen seme Jerahmeel izan zen.
30. Muxiren semeak: Mahli, Eder eta Jerimot.Hauek izan ziren Lebiren ondorengoak, nor bere senitartearen arabera.
31. Hauei ere, berauen senide ziren Aaronen ondorengoei bezala, beren zerbitzu-txanda ezarri zieten, David erregearen, Tzadok apaizaren, Ahimeleken eta apaiz nahiz lebitar familiaburuen aurrean zotz eginez. Horrela, denentzat, bai familiaburuen ondorengoentzat, bai senide gazteagoen ondorengoentzat, berdin izan zen.