Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 24:4-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Eleazarren ondorengoek familiaburu gehiago izan zuten Itamarrenek baino; horregatik, honela banatu zituzten: hamasei familiaburu Eleazarren ondorengoen artean, eta zortzi Itamarren ondorengoen artean.

5. Senitarte bakoitza halako edo bestelako taldean sartzea zotz eginez erabaki zen; izan ere, zein Eleazarren ondorengoen artean, zein Itamarrenen artean baziren «funtzionario sagaratu» eta «Jainkoaren funtzionario» zeritzen haietakoak.

6. Netanelen seme Xemaias idazkariak idatzi zuen zerrenda, aurrean erregea, funtzionarioak, Tzadok apaiza, Abiatarren seme Ahimelek eta apaizen nahiz lebitarren familiaburuak zituelarik. Zozketa bakoitzean Eleazarren bi senitarte ateratzen zituzten eta Itamarren senitarte bat.

7-18. Hona hemen, zotz egitean, atera ziren familiaburuen izenak:1.a Joiarib; 2.a Jedaias; 3.a Harim; 4.a Seorim; 5.a Malkias; 6.a Miiamin; 7.a Hakotz; 8.a Abias; 9.a Jexua; 10.a Xekanias; 11.a Eliaxib; 12.a Jakim; 13.a Hupa; 14.a Jexebab; 15.a Bilga; 16.a Imer; 17.a Hezir; 18.a Hapitzetz; 19.a Petahias; 20.a Jehezkel; 21.a Jakin; 22.a Gamul; 23.a Delaias; 24.a Maazias.

19. Hauek izan ziren lebitarrek Jaunaren etxeko zerbitzurako egin zituzten taldeak, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, aginduz, beraien arbaso Aaronek ezarritakoaren arabera.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 24