Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 23:18-32 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Itzharren lehen-semea Xelomit izan zen.

19. Hebronen semeak honako hauek izan ziren: lehena Jerias, bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaziel eta laugarrena Jekamam.

20. Uzielen semeak hauek izan ziren: lehena Mika eta bigarrena Ixias.

21. Merariren semeak: Mahli eta Muxi. Mahliren semeak: Eleazar eta Kix.

22. Eleazar semerik gabe hil zen, baina izan zituen alabak, eta hauek beren lehengusuen emazte izan ziren, hau da, Kixen semeenak.

23. Muxik hiru seme hauek izan zituen: Mahli, Eder eta Jeremot.

24. Horiek izan ziren Lebiren ondorengoak, nor bere senitartean; familiaburu izan ziren, erroldan banan-banan sartuak. Hogei urte betez gero, Jaunaren etxeko zerbitzua zuten eginkizun.

25. Izan ere, esana zuen Davidek: «Jauna, Israelen Jainkoa, bere herriari atsedena eman ondoren, Jerusalemen bizi da betiko.

26. Lebitarrek ez dute aurrerantzean Jaunaren egoitza eta kulturako tresnak inondik inora eraman beharrik».

27. Daviden azken erabaki hauen arabera, hogei urtez gorako lebitarrak sartu zituzten zerrendetan.

28. Aaronen ondorengoen esanetara jardun behar zuten Jaunaren etxeko zerbitzuan, atariez, gelez, gauza sakratu guztien garbikuntzaz eta Jainkoaren etxeko kultuaz arduratuz.

29. Jaunari eskainiriko ogiez, eskaintzetarako ogi-irinaz, legamia gabeko opilez, zartaginean erretako opilez, oliotan bustiriko taloez, pisu eta neurriez ere arduratu behar zuten.

30. Egunero, goiz eta arratsalde, tenpluan egon behar zuten Jauna ospatu eta goresteko;

31. baita Jaunari egin ohi zizkioten erre-opari guztietan, larunbat, ilberri-jai eta jai nagusietan ere. Horretarako, erabakia zegoen beti, zenbat lagun etorri Jaunaren aurrera.

32. Elkarketa-etxola zaindu behar zuten, baita gauza sakratuak ere, eta beren senide zituzten Aaronen ondorengoen esanetara egon behar zuten Jaunaren etxeko zerbitzuan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 23