Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 22:15-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Langile ugari duzu zeure esku: harri-pikatzaile, hargin, zurgin eta era guztietako lanetan iaioa den jendea.

16. Zenbatu ezin hainbat urre, zilar, brontze eta burdina ere baduzu zeure esku. Tira, bada, ekin lanari! Eta izan bedi Jauna zurekin!»

17. Davidek, hala berean, Israelgo buruzagi guztiei Salomon bere semeari laguntzeko agindu zien, esanez:

18. «Ez al duzue zeuekin Jauna, zeuen Jainkoa? Alde guztietatik lasaitasuna eman dizue, lurraldeko bizilagunak nire agintepean jarriz. Orain, Jaunaren eta beronen herriaren menpe daude.

19. Bila ezazue, beraz, bihotzez eta gogoz, Jaunaren, zeuen Jainkoaren, nahia. Tira, eraiki ezazue Jainko Jaunaren santutegia eta eraman gero, Jaunaren ohorez eraikitako tenplu horretara, Jaunaren itun-kutxa eta Jainkoaren kulturako tresnak».

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 22