Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 21:13-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Davidek, orduan, Gadi:—Hau larriaren handia! Hobe Jaunaren eskuetan erori, haren errukia handia baita, giza eskuetan erori baino.

14. Jaunak, beraz, izurria bidali zuen Israelera eta hirurogeita hamar mila gizon israeldar hil ziren.

15. Jaunak, gainera, aingerua bidali zuen, Jerusalem hondatzeko. Baina hondatzen ari zela ikusirik, atsekabetu egin zen Jauna kalte harengatik, eta agindu zion aingeru hondatzaileari: «Atzera esku hori! Aski da!»Une hartan Jaunaren aingerua Ornan jebustarraren larrain ondoan zegoen.

16. Begiak altxatu eta ikusi zuen Davidek Jaunaren aingerua zeru-lurren artean zegoela, ezpata zorrotik aterea eskuan hartu eta Jerusalemen kontra luzatuz. Orduan, erregea eta arduradunak, zakukiz jantzirik, lurreraino ahuspeztu ziren.

17. David honela mintzatu zitzaion Jaunari: «Ez al dut, bada, nik agindu herriaren erroldatzea egiteko? Neuk egin dut bekatu; neuk, artzain honek, jokatu dut gaizki. Ardi hauek, berriz, zer egin dute? Jauna, ene Jainkoa, zigortu ni eta nire senitartekoak, baina ez zigortu zeure herria».

18. Jaunaren aingeruak esan zion Gadi: «Esaiozu Davidi igo dadila Ornan jebustarraren larrainera eta eraiki diezaiola bertan aldarea Jaunari».

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 21