Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 2:5-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Peretzen semeak: Hetzron eta Hamul.

6. Zerahen semeak: Zimri, Etan, Heman, Kalkol eta Dara, guztira bost.

7. Karmiren semea: Akar. Honek hondamena ekarri zion Israel herriari, suntsitu beharreko ziren harrapakinetarik zerbait beretzat hartu zuelako.

8. Etanen semea: Azarias.

9. Hetzronek seme hauek izan zituen: Jerahmeel, Ram eta Kelubai.

10. Ramek Aminadab sortu zuen. Aminadabek Nahxon, Judaren leinuaren buruzagia;

11. Nahxonek Salma sortu zuen; Salmak Booz;

12. Boozek Obed eta Obedek Jese.

13. Jeseren semeak hauek izan ziren: lehena Eliab, bigarrena Abinadab, hirugarrena Ximea,

14. laugarrena Netanel, bosgarrena Radai,

15. seigarrena Otzem eta zazpigarrena David.

16. Hauen arrebak Tzeruia eta Abigail izan ziren. Tzeruiak hiru seme izan zituen: Abixai, Joab eta Asahel.

17. Abigailen semea Amasa izan zen; honen aita Jeter ismaeldarra.

18. Hetzronen seme Kalebek, bere emazte Azubagandik eta Jeriotengandik, hiru seme izan zituen: Jexer, Xobab eta Ardon.

19. Azuba hiltzean, Kalebek Efrat hartu zuen emaztetzat, eta honek seme bat ekarri zion: Hur.

20. Hurrek Uri sortu zuen, eta Urik Betzalel.

21. Hirurogei urte zituelarik, Galaaden aita zen Makirren alaba batekin ezkondu zen Hetzron, eta emazte honek seme bat eman zion: Segub.

22. Segubek Jair sortu zuen eta hau hogeita hiru herriren jabe izan zen Galaad lurraldean.

23. Gexurtarrak eta aramearrak, ordea, Jairren Herrixkez, Kenat hiriaz eta inguruetako herrixkez jabetu ziren: hirurogei herrixka, guztira. Haietako bizilagunak oro Galaaden aita Makirren ondorengoak ziren.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 2