Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 2:48-55 Elizen Arteko Biblia (EAB)

48. Kaleben beste ohaide batek, Maaka izenekoak, Xeber eta Tirhana sortu zituen,

49. baita Xaaf eta Xeba ere; bata Madmanaren aita izango zen, bestea Makbenarena eta Gibearena; Kaleben alaba Aksa izan zen.

50. Hauek izan ziren Kaleben ondorengoak: Efrataren lehen-seme zen Hurrek hiru seme sortu zituen: Xobal, Kiriat-Jearim eraiki zuena;

51. Salma, Belen eraiki zuena, eta Haref, Bet-Gader eraiki zuena.

52. Kiriat-Jearim eraiki zuen Xobalek honako ondorengo hauek izan zituen: Haroeko bizilagunak, Manahateko askazi erdiak

53. eta Kiriat-Jearimgo senitarteak, hots, itritarrak, putarrak, xumatarrak eta mixratarrak. Hauen jatorrikoak ziren tzorearrak eta extaularrak.

54. Xalmaren ondorengoak honako hauek izan ziren: Belengo bizilagunak, Netofakoak, Atrot-Bet-Joabekoak, Manahateko beste erdiak, Tzorakoak;

55. baita Jabetzen bizi ziren idazkari-senitartekoak ere, hots, tirearrak, ximeatarrak eta sukatarrak. Hauek dira Rekaben senitartea sortu zuen Hamatengandik datozen kendarrak.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 2