Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 2:46-55 Elizen Arteko Biblia (EAB)

46. Kaleben ohaide zen Efak Haran, Motza eta Gazez sortu zituen. Haranek ere Gazez izeneko semea izan zuen.

47. Jahdairen semeak Regem, Jotam, Gexan, Pelet, Efa eta Xaaf izan ziren.

48. Kaleben beste ohaide batek, Maaka izenekoak, Xeber eta Tirhana sortu zituen,

49. baita Xaaf eta Xeba ere; bata Madmanaren aita izango zen, bestea Makbenarena eta Gibearena; Kaleben alaba Aksa izan zen.

50. Hauek izan ziren Kaleben ondorengoak: Efrataren lehen-seme zen Hurrek hiru seme sortu zituen: Xobal, Kiriat-Jearim eraiki zuena;

51. Salma, Belen eraiki zuena, eta Haref, Bet-Gader eraiki zuena.

52. Kiriat-Jearim eraiki zuen Xobalek honako ondorengo hauek izan zituen: Haroeko bizilagunak, Manahateko askazi erdiak

53. eta Kiriat-Jearimgo senitarteak, hots, itritarrak, putarrak, xumatarrak eta mixratarrak. Hauen jatorrikoak ziren tzorearrak eta extaularrak.

54. Xalmaren ondorengoak honako hauek izan ziren: Belengo bizilagunak, Netofakoak, Atrot-Bet-Joabekoak, Manahateko beste erdiak, Tzorakoak;

55. baita Jabetzen bizi ziren idazkari-senitartekoak ere, hots, tirearrak, ximeatarrak eta sukatarrak. Hauek dira Rekaben senitartea sortu zuen Hamatengandik datozen kendarrak.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 2